Txirrindularitza

Bettini irabazle Vueltan, Sylvain Chavanel lider

Lider berriak tarteko helmuga bateko gain saria baliatu du Leipheimerri maillota kentzeko. Bihar atsedena izango dute, eta etzi eta etzidamu mendiko etapak

2008ko irailaren 4a
17:03
Entzun
Paolo Bettinik irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako seigarren etapa: Ciudad Real-Toledo(150,1 kilometro). Esprintean bukatu da, aldapan, eta hori baliatu du Bettinik, bukaera egokia zelako beretzat. Philippe Gilbert izan da bigarren, Alejandro Valverde hirugarren.

Sylvain Chavanel da Vueltako lider berria, tarteko helmuga batean sei segundoko gain saria lortuta. Levi Leipheimer gaur arteko liderrak -atzo lortu zuen, erlojupekoan-, bi segundoko aldea kentzen zion sailkapen nagusian.

Bihar atseden eguna edukiko dute, eta larunbatean eta igandean mendiko etapak. Etzi Andorran bukatuko da, Rabassa maila bereziko mendian -pixka bat lehenago lehen mailakoa igoko dute-, eta igandean lehen mailako hiru mendate izango dituzte -horietako azkena helmugatik hiru kilometrora: Pla de Beret-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.