Bi partidako zigorra ezarri diote Ander Herrerari
Ander Herrerak ez ditu jokatuko Ligako hurrengo bi partidak, Getafe eta Granadaren aurkakoak. Izan ere, Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri zion atzo Athleticeko jokalariari joan zen larunbatean Valentziaren aurkako partidan epaileak atera zion txartel gorriagatik. Alberto Undiano Mallenco epaileak Herrera kanporatu zuen 67. minutuan, jokoa geldirik zegoenean erdilari zuri-gorriak Tino Costa Valentziako jokalariari ostikada bat eman baitzion. Athleticen beldur ziren Lehiaketa Batzordeak jokalari bilbotarrari zigor gogorragoa jarriko ote zion: ostikada erasoa izan zela ebatziz gero, gutxienez lau partidako zigorra jasoko baitzuen. Azkenean, ordea, erdibideko zigorraren alde egin du Lehiaketa Batzordeak, bi neurketakoa, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu