Zailena eginda zuen Osasunak: hamar jokalararirekin zegoenean, 0-1ekoa sartzea. Armenteros gorritxoa kaleratu du epaileak 77. minutuan, baina Kike Solak gola sartu du, Ninoren pase bati esker. 84. minutua zen, eta hiru puntuak Iruñera zihoazen.
Marrazaina agertu da orduan. Penaltia adierazi du epaileak Getaferen alde, eta Diego Castrok sartu du etxekoen gola, 93. minutuan. Berdinketa bat baino ezin izan du lortu Osasunak, eta puntu bat eskuratu du. Bira ditu orain jaitsiera postuak, Realak eta Granadak egingo dutenaren zain.