Bi urre Santacanarentzat, Munduko Eski Kopan
PARALINPIKOAK. Jon Santacana Donostiako eskiatzaile paralinpiarrak urrezko bi domina irabazi zituen atzo Winter Parkeko eski estazioan (AEB), Munduko Kopako hirugarren proban. Santacanak eta Miguel Galindo haren bide-erakusleak nagusitasunez lortu zuten garaipena super-erraldoiko bi diziplinetan. Okerrik ezean, hurrengo egunetan uzta handitzen joango da donostiarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu