Thomas Dekker txirrindulariak (Herbehereak, 25 urte) ezingo du 2011ko uztailera arte korritu, bi urteko zigorra jarri diotelako, EPOagatik positibo emateagatik. Monakoko Federazioak zigortu du, horko fitxa baitu gaur egun Dekerrek.
Honek aitortu du dopatu egin zela -iazko ekainean eman zuen positibo eta Rabobank taldean zegoen orduan-, eta zigorra bukatzean txirrindulari izaten segitzeko asmoa duela jakinarazi du.
Besteak beste, 2004 eta 2005ean Herbehereetako txapeldun izan zen, 2006an Tirreno-Adriatiko irabazi zuen, 2007an Lombardiako Tourra.
txirrindularitza
Bi urteko zigorra jarri diote Thomas Dekkerri, dopinagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu