Berria txapelketako lau talde klasiko neurtu dituzte indarrak azken asteburuan, eta bi txapeldun ohik lortu dute final-laurdenetara igarotzea: Zugarralde Burlatako taldeak eta Uhartek. Azken horrek 2005ean jantzi zuen txapela, eta Burlatakoek, 2006an. Ondo ezagutzen dute finalerako bidea, eta elkarren aurka jokatuko dute martxoaren hasieran, Hernanin, bigarren final-laurdenean. Bide batez Nafarroako taldeen aurtengo bolada ona luzatu dute. Hurrengo asteburuan, berriz, final-zortzirenetako beste bi kanporaketa jokatuko dira: Adiskideren eta Amurrioren artekoa eta Zazpi Iturriren eta Lagun Onak-en artekoa.
Hernani 1
Uharte 2
KADETEAK
Olarra-Aranguren 5
Larunbe-Goñi 22
GAZTEAK
Lujanbio-Murgiondo 10
Zestau-Mina 22
NAGUSIAK
Arrieta-Gorrotxategi 22
Ioldi-Linzoain 17
Hernani zerrendaburuak etxean hartu zuen Uharteko seikotea ostiralean, baina nafarrek lehen bi partidak aski izan zituzten kanporaketa erabakitzeko. Irabazleak nagusitasunez gailendu ziren kadeteetan. Larunbek eta Goñik hasieran hautsi zuten partida (3-12). Aurrelariak hamar tanto egin zituen saketik. Gazteen partida antzekoa izan zen: Mina uhartearren atzelariak agindu zuen, eta Hernanik hasieran orekari eutsi zion (8-10), baina nafarrek 11-1eko partziala lortu zuten gero.
Uhartek 29 tantoren aldea zuen, eta azken partidan jokoan deus ere ez egon arren, kanporaketako onena izan zen. Hernaniko Arrietak eta Gorrotxategik 80 minutuz egin zuten lanIoldi eta Linzoaini irabazteko. 11nako berdinketara arte partida estua izan zen, baina hortik aurrera etxekoak gehiago izan ziren. Nabarmentzekoa Ioritz Arrietak jokatutako partida.
Markina 0
Zugarralde 3
KADETEAK
Zubikarai-Arkotxa 8
Agirre-Alduntzin 22
GAZTEAK
Gorosabel-Pujana 16
Mayans-Iribarren 22
NAGUSIAK
Urberuaga-Urberuaga 16
Urdaniz-Lukin 22
Zugarralde zen faborito igandean Altzan (Donostia) jokaturiko kanporaketan, eta esperotakoa gertatu zen Markina zerrendaburuaren aurka. Bizkaiko taldea BERRIA txapelketako finala jokaturikoa da, baina kostata egin zion aurre Burlatako seikoteari, eta nafarrek lehen bi partidetan eskuratu zuten final-laurdenetarako txartela.
Kadeteen partidan Markinako bikotea 2-0 aurreratu zen, baina Agirrek eta Alduntzinek arazo handirik gabe lortu zuten lehen puntua. Gazteen partidan ere nafarrak ziren faborito, baina Gorosabel eta Pujana markinarrak gogotsu hasi ziren, eta 7-0 aurreratu. Mayans eta Iribarreni partidan sartzea kosta zitzaien, baina behin lanean hasita 11nako berdinketa lortu zuten. Partida oso tarte gogorrean sartu zen, 16nako berdinketaraino. Orduan, Zugarraldekoek pilota aldatu zuten, eta zuzenean joan ziren 22raino. Iribarren atzelaria izan zen laukoteko onena.
Zugarraldek nagusien partidan bi tanto egitea aski zuen aurrera egiteko, eta Urdanizen erremate baten bidez eta Urberuaga anaiek elkar ulertu ez zuten jokaldi batean lortu zituen. Hortik aurrera bi atzelariek ondo jokatu zuten, tarteka aginduz. Aurrean, berriz, Urdaniz gehiago izan zen, azken txanpan bereziki.
Bidea ezagutzen dute
Burlatako Zugarraldek eta Uhartek jokatuko dute BERRIA txapelketako final-laurdenetako bigarren kanporaketa, martxoaren hasieranBi txapeldun ohiek bi zerrendaburu kanporatu zituzten aurreko asteburuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu