futbola

Bielsak "herri bat dezepzionatu" izana egotzi zien jokalariei bi finalak galdu ostean

Urrutiak prentsaurreko bat emango du bihar.

2012ko urriaren 10a
14:46
Entzun

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailea gogor aritu zen bere jokalariekin maiatzaren 26an, aurreko egunean Bartzelonaren aurka Espainiako Kopako finala 3-0 galdu ondoren, "herri bat dezepzionatu" izana egotzi baitzien. "Mutilok, onartezina iruditzen zait herri bat mobilizatu eta herri hura dezepzionatzea". Behin baino gehiagotan aipatu zien "herri bikaina" dela. Solasaldi hartako grabazioaren zatirik handienaren berri eman du gaur Deia-k. 

Bielsak aitortu zien "lotsatuta" zegoela final hartan eta bi aste lehenago Europako Ligako finalean emandako itxuragatik —Atletico Madril 3-0 nagusitu zitzaien Europakoan—. "Ez genuen irabazteko jokatu. Ez ginen sortu genuen ilusioaren pare egon. Orbain bat da, zauri bat".

Bi finalak galdu zituztelako "denboraldia oso gaizki" amaitu zela adierazi zien Athleticeko entrenatzaileak. "Porrot bat izan da". Dena dela, "erantzulea" bera izan zela onartu zien.

Urrutiak prentsaurreko bat emango du bihar

Athleticek gaur jakinarazi du Josu Urrutia klubeko presidenteak prentsaurreko bat emango duela bihar, Bilbon (12:30, Ibaigane). Ez du zehaztu zertan ariko den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.