futbola

Bielsak Pragarako deialdian sartu du Llorente, atzo liskarra izan arren

2012ko urriaren 2a
18:39
Entzun

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak Spartak Pragaren aurkako etziko partidarako deialdian sartu du Fernando Llorente, atzo Lezamako entrenamendutik bidali egin zuen arren.

Aurreko asteburuan jokatu ez zuten edo Llorente bezala ordezko gisa aritu ziren jokalariak Lezaman Athletic B-ren aurkako partida bat jokatzen ari zirela gertatu zen liskarra. Bielsak errieta egin zion jokalariari, eta aldagelara joateko agindu zion ondoren. 

Ander Herrera ere deialdian da, lesio batetik osatu ostean.

Europako Ligako lehen faseko bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute etzi Spartak Pragak eta Athleticek, 19:00etatik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.