Mailaz jaistera eta isun bat ordaintzera zigortu zuen LFPk Murtzia, baina klubari arrazoia eman dio epaileak. Hala, epaitegiaren erabakiaren ondotik, LFPk azaldu du bigarren mailaren egutegi berria futbol jokalarien elkartearekin hitzartu beharra duela, eta horretarako, ezinbestekoa duela ligaren hasiera atzeratzea.
Horrez gain, LFPk Espainiako Futbol Federazioarekin ere hitzartu behar du bigarren mailan zenbat klub arituko diren. Datorren astelehenean bilduko dira LFP eta bigarren mailako klubak.