ERRUGBIA

Bigarren partida galduta, sailkapena zaildu zaie Pla, Del Pan eta Erbinari

Espainiako selekzioak 31-5 galdu du Zeelanda Berriaren aurrean.

Barbara Pla, lurrean, Kay McAlister heldu nahian. ARMANDO BABANI / EFE
jon olano
2016ko abuztuaren 7a
02:10
Entzun

Final laurdenetara igarotzea oso zail jarri zaie Amaia Erbina, Barbara Pla eta Angela del Pan errugbi jokalariei, Espainiako selekzioak multzoko bigarren partida ere galdu ostean.

Frantziaren aurka lehen partida galduta, ez zuten arerio errazagoa bigarrenean, Zeelanda Berriaren aurrean jokatuta. Nabaritu da aldea; atsedenaldirako 12-0 ziren aurretik Ozeaniakoak, eta abantaila hori 19-0raino eraman dute bigarren zatiko hasieran. Aldea murriztu du Espainiak Maria Casadoren entsegu baten bitartez, baina 19tik 31ra zuzenean joan dira gero beltzez jantzitakoak.

Hasieratik zelairatu da Pla, eta minutu batzuk jokatzeko aukera izan dute Del Panek nahiz Erbinak. Euskal kirolariek Kenyari irabazi beharko diote igande arratsaldean, eta beste emaitza batzuen zain egon beharko dute final laurdenetara igaro ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.