Italiako Giroa, hiru asteko lasterketetan lehenbizikoa, bihar hasiko da Amsterdamen. Hain zuzen ere, hori da aurtengo ekitaldiko berrikuntza nagusietako bat, lehenbiziko hiru etapak Italiatik urruti jokatuko dituztelako, Herbeheretan. Bihar 8,4 kilometroko sarrerako erlojupekoa izanen dute hiriburuko karriketan.
Lasterketa irabazteko hiru faborito nagusi daude: Cadel Evans (BMC), Aleksander Vinokurov (Astana) eta Carlos Sastre (Cervelo). Horiek bezain sasoiko ez dauden arren, kontutan hartu behar dira Ivan Basso (Liquigas), Stefano Garzelli (Acqua&Sapone), Bradley Wiggins (Sky), Damiano Cunego (Lampre), Vincenzo Nibali (Liquigas)...
Parte hartuko duten euskal herritarrak bi izanen dira: Xabier Zandio nafarra (Caisse d'epargne) eta Iban Maioz gipuzkoarra (Footon-Servetto).
Giroak 21 etapa izanen ditu guztira, eta Veronan bukatuko da 15,3 kilometroko erlojupekoarekin. Aurtengo ekitaldian,Terminillo, Zoncolan, Plan de Corones, Mortirolo, Aprica eta Passo di Gavia mendiak igoko dituzte, bertzeak bertze.
Miguel Indurain da Giroa inoiz irabazi duen euskal herritar bakarra -1992an eta 1993an-.
txirrindularitza
Bihar hasiko da Italiako Giroa, Amsterdamen
Cadel Evans, Aleksander Vinokurov eta Carlos Sastre dira faborito nagusiak. Lehenbiziko hiru etapak Herbeheretan jokatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu