futbola

Bihar jarriko dituzte salgai Anoetan Athletic-Reala derbirako sarrerak

Realak 200 sarrera jarriko ditu salgai; 38 euro eta 70 euro arteko prezioa izango dute. Lehenengo zaleak jada leihatiletan dira. Partida ostiralean jokatuko dute, San Mamesen (21:30).

2013ko otsailaren 18a
13:11
Entzun

Anoetako leihatilak 09:00etan irekiko dituzte.  Pertsona bakoitzak bazkide txartel bakarra aurkeztu dezake, eta bakoitzak gehienez bi sarrera  eros ditzake. 

Orain arte jokatutako derbietan 17 berdinketa izan dira; Realak 11 partida irabazi ditu, eta 37 Athleticek. 

Reala seigarrena da sailkapenean, 37 punturekin; Athletic 15., 26 punturekin.

Bilboko taldeak bost jokalari ditu zalantzan ostiraleko partidarako: Carlos Gurpegi, Oscar de Marcos, Iker Muniain, Borja Ekiza eta Fernando Amorebieta. Ziur ez dute jokatuko Iñigo Perezek eta Íñigo Ruiz de Galarretak, biak min hartuta daudelako.

Realak lau lan saio egingo ditu Zubietan, San Mamesen jokatu aurretik.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.