Etxean jokatu behar dituzte Alavesek eta Eibarrek, bihar, Espainiako Ligako 2. Mailako euren partidak. Celtaren kontra jokatu behar du Alavesek Mendizorrotzan (12:00), eta Elxen kontra Eibarrek Ipuruan (17:00). Bi partida horiek, ordea, kolokan daude uneotan. Zurituta zegoen atzo azken orduan Mendizorrotzako zelaia, eta ager daitezkeen izotz plakek kezkatzen dute taldea. Ipurua ere elurrez estalita zegoen atzo iluntzean, eta, eguraldiari buruzko iragarpenak batere baikorrak ez direnez, oso kezkatuta daude han ere duela bi aste ere bertan behera gelditzeko zorian egon zen Ejidoren kontrakoa, nahiz eta azkenean jokatu egin zen. Eguraldiaren baitan dago guztia. Gaur zelaiak nola dauden ikusi eta erabakiko dute.
Bihar jokatu beharreko bi partidak kolokan, elurrarengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu