Ia hogei urte igaro dira Bilbo Athleticek bigarren mailan azken partida jokatu zuenetik, baina datorren denboralditik aurrera berriz ere han ikusteko aukera izango da. Izan ere, Cadizen aurka bana berdindu ostean, mailaz igoko da talde bilbotarra.
Jose Angel Zigandaren taldeak ez du erraza izan joaneko partidan lortutako abantailari eustea. Izan ere, etxeko taldeak lehen minutuetan sartu du gola eta bigarren puntua egiteko ere aukera ugari izan ditu. Bigarren zatiko azken minutuan soilik hartu ahal izan dute arnasa zuri-gorriek, orduan sartu baitu berdinketaren gola Nestor Salinasek.