Bilbo Basketek Lopez eta Grimau fitxatu ditu
SASKIBALOIA. Bizkaia Bilbo Basketek eskarmentu handiko bi jokalari kataluniar on fitxatu zituen atzo: Raul Lopez antolatzailea eta Roger Grimau hegalekoa. Lopezek, 1,82 metro luze eta 31 urte, Moskuko Khimkin jokatu du azken bi sasoietan, eta bere garaian NBAko Utah Jazzen aritu zen. Roger Grimauk, 1,98 metro eta 33 urte, berriz, Bartzelonan jokatu du azken zortzi denboraldietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu