Saskibaloia

Bilbo Basketek multzoko lehen postua ziurtatu du

Bilboko taldeak 66-68 irabazi dio Buducnosti Eurokopako lehen ligaxkako bosgarren jardunaldian. 

Berria.info
2012ko abenduaren 5a
22:26
Entzun

Bizkaia Bilbo Basketek Eurokopako multzoko lehen postua ziurtatu du, Podgorican, Buducnosti irabazita (66-68). Partida oso parekatua izan da, eta azken unera arte ez da erabaki. Lamont Hamiltonek eman die garaipena bisitarie partida amaitzeko bost segundo eskas falta zirela. Nikos Zisis eta Hamilton izan dira onenak Bilbo Basketen: hamalauna puntu sartu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.