Futbola

Bilboko Udalak San Mames berriaren finantzaketan parte hartzea erabaki du

2007ko otsailaren 22a
14:47
Entzun
Bilboko Udalak gaur erabaki du San Mames estadio berriaren finantzaketan parte hartzea eta hala, beraz, proiektuaren akziodun eta jabeetakoa izatea. EAJ, EA eta EB-Berdeek egin dute horren alde, baita PPko zinegotzi batzuek ere. PPko besteek esan dute ez zutela parte hartuko bozketan (tartean, Antonio Basagoitik), Athleticeko bazkide direla argudiatuta. PSE-EEk kontra bozkatu du.

Athleticen egitasmoak 180 milioi euroko aurrekontua izango duela esan du Iñaki Azkuna alkateak, baina ez du zehaztu Udalak zenbat jarriko duen denera. Udal lizentziek eta tasek suposatuko luketena 18 milioi euro liratekeela esan du eta Udalak diru hori jarri beharrik ez duela izango.

Azkunak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio parte har dezala estadioaren finantzaketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.