Athletic

Bilbon dago garaikurra

Jokalariei omenaldia egin die Gora Somera elkarteak, joan den denboraldian egindako lan bikaina saritzeko.

Joan den denboraldiko lan bikainagatik, Gora Somera elkartaren omenaldia jaso ute Ahtleticeko jokalarien. ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko abuztuaren 23a
11:57
Entzun

Ekainean irabazi zuen Athleticek Espainiako Ligako titulua, eta orduan egin zituzten ospatzeko ekitaldiak. Lorpena saritzeko, omenaldia egin diete jokalariei Bilboko Aste Nagusian. Somera Laguna saria eman die Gora Somera ostalarien elkarteak. Herritar mordoa hurbildu da haien lana txalotzera.

Polemika artean egin zituzten ligako tituluaren ospakizunak. 2015-2016ko denboraldiko liga irabazi arren, taldeko zuzendaritzak gabarra ez ateratzea erabaki zuen, aurreko aldietan bezala. Bosgarren aldia da taldeak ligako titulua irabazten duena.

"Bederatzi urte generamatzan titulu honen zain, eta ikaragarria da". Iraia Iturregik liga irabazi berritan esan zituen hitzok. Zuri-gorriek 2002-2003ko denboraldian irabazi zuten lehenengoz liga, 2003-2004an eta 2004-2005ean ere bai gero, eta 2006-2007koa zen azken garaikurra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.