Bilbotik Aiara, gogortuta dator Euskal Herriko Itzulia

unai zubeldia
Donostia
2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
«Aurreko urteekin alderatuta, gogorragoa da aurtengo ibilbidea». Mikel Nievek (Sky) atzo arratsaldean esandakoa da; Euskal Herriko Itzuliaren aurkezpenean aitortutakoa. Apirilaren 6an hasiko da lasterketa, Bilbon, eta apirilaren 11n amaitu, Aian. Bigarren etapak salbu —Gasteizen amaituko da—, amaiera guztiek izango dute dezenteko zailtasuna.

Bilbon hasi eta amaituko da lehen etapa, eta bi aldiz igo beharko dute Ganguren bigarren mailakoa; Bilbo-Gasteiz da bigarrena, esprinta izan beharko lukeena. Gasteiztik Zumarragara, min egingo du Antiguako gainak. Gasteizen hasi eta Arraten amaituko da ostegunekoa, eta, Eibartik abiatuta, Aian ostiralekoa, aldapa beldurgarriak igo ondoren. Azken erlojupekoa, berriz, Aian hasi eta amaituko da; %17-18ko batez besteko aldapak daude tartean.

Besteak beste, irteeran izango dira Nairo Quintana (Movistar), Michal Kwiatkowski (Etixx), Tejay Van Garderen (BMC), Bauke Mollema (Jumbo), Joaquim Rodriguez (Katuxa) eta Jean-Christophe Peraud (Ag2r).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.