Lehen Mailako Binakako Txapelketa finala Ogeta Gasteizko pilotalekuan jokatuko dela jakinarazi dute gaur eguerdian Asegarce eta Aspe enpresek. Atano III.a Donostiako frontoia zen beste hautagaia.
Xala-Zubieta eta Gonzalez-Laskurain bikoteek jokatuko dute finala, apirilaren 4an (igandea).
Lehen aldiz ariko dira Lapurdiko bi pilotari finalean: Yves Salaberri Xala (Lekuine, 1979) eta Sebastian Gonzalez (Azkaine, 1977).
Aitor Zubieta Etxarri Aranazkoa da (Nafarroa, 1984), eta Aritz Laskurain Soraluzekoa (Gipuzkoa, 1979).
Iaz Irujo-Goñi III.a bikotea izan zen txapeldun. 22-21 irabazi zien Olaizola II.a-Mendizabal II.ari.
pilOTA
Binakako finala Ogetan jokatuko dute
Xala-Zubieta eta Gonzalez-Laskurain ariko dira, apirilaren 4an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu