Binakakoaren bi partida jokatuko dira gaur, Bilbon eta Tolosan

Erredakzioa
2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Enpresen arteko lehiak jarraipena izango du gaur, eta 3. jardunaldiari dagokion bi neurketa erakargarri jokatuko dira. Titin III.a-Merino II.aren eta Olaizola II.a-Beroizen artekoa Bilbon izango da (17:15). Asegarcekoak dira faborito, orain arteko bi lehiatan itxura ona eskaini baitute, baina ez dira gehiegi fio errioxarrekin. Tolosan, berriz, Xala eta Laskurain Berasaluze VIII.aren eta Albisuren kontra ariko dira nor baino nor gehiago (16:30). Bi bikoteei on egingo lieke garaipenak.

Bestalde, AritzBeginok beste lau urterako luzatu zuen atzo lan hitzarmena, Asegarcerekin. Hala, 2015. urte amaiera arte atzelari sendo bat lotuta utzi du Bilboko enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.