Binakakoaren finalerdietako bigarren astea, Iruñean eta Gasteizen

Olaizola II.a-Beroizek eta Titin-Merino II.ak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean, Ogetan

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Binakako txapelketa Ogetan izango da larunbatean. Bi urte Gasteizen partida ofizialik jokatu gabe igaro ondoren, enpresak gogotsu itzuli dira, eta larunbatean binakako finalerako sailkapena egongo da jokoan bertan. Olaizola II.a-Beroizek eta Titin-Merinok, finalerdietako lehen jardunaldiko irabazleek, elkarren aurka jokatuko dute. Bezperan, galtzaileek, Xala-Laskurainek eta Berasaluze VIII.a-Albisuk, Iruñean jokatuko dute, Labriten. Bi partidetan kantxako sarrerek 40 euro balioko dute.

Bestalde, Asperen buruz buruko txapelketako atarikoak hilaren 20an hasiko dira, JosebaEzkurdiak eta Aitor Zubietak Altsasun jokatuko duten kanporaketarekin. Irabazleak eta Aritz Lasak beste kanporaketa aurreko bat jokatuko dute 27an. Aspeko beste zazpi kideak hauek izango dira ziur asko: Irujo, Xala, Idoate, Barriola, Retegi Bi, Gonzalez eta Merino II.a. Asegarcen litekeena da kanporaketa aurrekorik jokatu behar ez izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.