saskibaloia

Bizkaia Bilbaoren "batasuna bultzatzeko" utzi du Bidorretak

Herenegun laga zuen kluba, emaitza txarrak medio. Bederatzi urte egin zituen entrenatzaile karguan.

2010eko urtarrilaren 12a
17:10
Entzun
Kanpo eztabaidarik ez sortzeko eta klubaren batasuna bultzatzeko asmoz, "alde batera egiteko beharraz" ohartu zela adierazi du gaur Txus Bidorreta Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzailea ohiak, prentsaurrekoan. "Entrenatzailearen irudiaren inguruko eztabaida sortzen ari zen komunikabide eta zaleen artean, eta egoera hori ez zetorkion ondo taldeari, entrenatzaileak indartsu eta babestuta egon behar zuen unea zelako".

Bidorretak emaitza txarrak direla-eta entrenatzaile kargua uztea erabaki zuen herenegun, bederatzi urtean postu horretan egon ostean. Rafael Pueyo bigarren entrenatzaileak zuzenduko du behin-behinean taldea. Klubak jakinarazi du teknikari bat fitxatuko duela hurrengo egunetan.

Bizkaia Bilbao Basketek orain behar duena, "aurrera begiratzea eta batuta segitzea" dela uste du Bidorretak. Gainera, "entrenatzaile berriak aire freskoa ekarriko du; hori behar zen".

Gaurko prentsaurrekoan Gorka Arrinda klubeko akziodun nagusi eta Bidorretaren ordezkariak adierazi duenez, honek nahi izan balu "amaiera arte" jarraituko zukeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.