Bizkaia Gernika edo Ampo Ordizia, Kopako finalean
ERRUGBIA. Euskal talde batek jokatuko du Espainiako Kopako finala. Ziurra da hori. Ampo Ordiziak 27-23 irabazi zion herenegun Santboianari, eta gipuzkoarrek Bizkaia Gernikaren aurka jokatuko dute finalerdia. Urtarrilaren 29an jokatuko da joaneko partida, eta otsailaren 19an itzulikoa. Aldaketarik ezean, apirilaren 22an izango da finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu