Saskibaloia

Bizkaiko Aldundiak babestuko du Bilbo Basket

Bizkaiko Aldundiak diruz lagunduko du Bilboko taldea hurrengo hiru urteetan, kluba ez dadin desagertu. 

2013ko apirilaren 17a
14:36
Entzun

Bilbo Basketeko arduradunek lasaitu ederra hartu dute, Bizkaiko Aldundiak kluba diruz lagunduko duela jakinarazi baitu. Aldundiak 1,9 milioi euroko diru laguntza eman zion azken urteetan Bilbo Basketi, baina aurten laguntzarik gabe utzi zuen, murrizketak direla eta. Klubaren egoera ekonomiko larria ikusita, ordea, aldundiak iritzia aldatu du. Hala, aldundiak eta Bilbo Basketek akordioa sinatuko dute taldeak Bizkaia turismo alorrean susta dezan.

Bilbo Basketen egoera ekonomikoa larria da. Batetik, aurreko babesle Gescrapek kontratua eten zuen sasoia hasita zegoenean. Bestetik, egungo babesleak, Uxuek, ez du oraindik ordaindu sasoi honetarako agindutako dirua, 900.000 inguru. Klubeko langileek ez dituzte jaso azken soldatak, eta egoera jasanezina ari zen bilakatzen. Aldundiaren laguntzak, baina, arazoa konponduko du. Bilbo Basketeko ordezkariak pozik azaldu dira akordioarekin, eta eskertu egin dute aldundiaren jarrera. "Hil ala biziko egoera zen", esan du Gorka Arrinda Bilbo Basketeko kontseilari ordezkari eta akziodun nagusiak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.