Saskibaloia

Bizkaiko Aldundiak zorra barkatu dio Bilbo Basketi

Aldundiak 5,2 milioi euro emango dizkio klubari: 3,7 Ogasunarekin duen zorra kitatzeko, eta 1,5 taldeari. 

2013ko apirilaren 23a
16:47
Entzun

Bizkaiko Aldundiak gaur jakinarazi du zenbatekoa izango den Bilbo Basketi emango dion diru laguntza: 5,2 milioi eurokoa. Saskibaloi taldeak, hala ere, 1,5 milioi euro bakarrik jasoko ditu zuzenean —apirilean zati bat eta abuztuan beste bat—, beste 3,7 milioi euroak klubak Bizkaiko Ogasunarekin duen zorra kitatzeko bideratuko baitira.

Aldundiak "salbuespeneko egoeratzat" jo du hartutako erabakia, Bilbo Basket "desager ez dadin". Aldundiak urtero ematen zion 1,9 milioi euroko diru laguntza kendu zion aurten Bilbo Basketi. Uxuek, klubaren babesle nagusiak, gainera, 900.000 zor dizkio oraindik Bilbo Basketi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.