Bizkaitarren arteko finala Deportivon

Esteban Gaubeka eta Luis Ziskar ariko dira nor baino nor, bihar, buruz buruko txapela nork jantziko

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Buruz buruko pala txapelketaren finala bihar jokatuko da Bilboko Deportivo frontoian (17:00). Esteban Gaubekak eta Luis Ziskarrek jokatuko dute aurten finala. Biak dira lehen ere buruz buru finalak jokatutakoak. Gaubekak baditu hiru txapel jantziak, eta Ziskarrek ere badu bat. Eskarmentuari eta jokoari erreparatuta, Gaubeka da faboritoa.

Txapelketa nola joan den ikusita, ordea, Ziskarrek baditu aukerak. Garma, Lujan eta Fusto utzi ditu bidean. Azken biak txapelketa irabazteko faboritoen artean zeuden. Ziskarrek sakea eta kolpea ditu alde, eta horiek baliatuta egin du aurten aurrera. Gaubeka palista osoagoa da. Gauza bakarrean ez, guztietan ongi moldatzen den horietakoa. Final ikusgarriaren itxura dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.