Bizkaitarren arteko lehia bizia espero da Kontxako banderako bigarren jardunaldian, datorren igandean. Atzo jokatu zen lehenengo jardunaldia eta Kaiku izan zen nagusi. Sekulako denbora egin zuen lehen txandan, irteera balizkoa izan ez arren. Hiru segundutako zigorra jaso zuen lehen irteeran arraun bat puskatu izanagatik.
Hala ere, Kaikuk lau segundutako abantaila bakarrik izango du Urdaibairekiko datorren igandean. Lan fina egin zuen Urdaibaik bigarren txandan.
Tiran eta Hondarribia lehiatuko dira bi traineru bizkaitarrekin batera ohorezko txandan. Hala ere, urruti geratu dira lehen postuetatik, Kaiku baino 17 segundu gehiago behar izan baitituzte. San Juan, Chapela, Astillero eta Donostiarra lehiatuko dira beste txandan.
Emakumezkoen Kontxako bandera ia erabakita geratu da. Izan ere, Galizia nagusi izan zen atzoko estropadan eta tarte handia ireki du. Getaria-Tolosak irteera bikaina egin zuen eta aurretik heldu zen ziabogara, baina maniobra ez zuten ondo egin eta lehen postua kendu zien Galiziak. Bueltako itzulian Rias Baixaseko arraunlariak oso indartsu aritu dira eta bederatzi segundutara utzi dute Getaria-Tolosa. Zumaia eta San Juan irabazteko aukerarik gutxirekin geratu dira; galiziarrengandik 14 eta 20 segundora helmugaratu dira, hurrenez hurren.
Gizonezkoen sailkapena:
1- Kaiku. 19:18,98.
2- Urdaibai. 03,92ra.
3- Tiran. 17,40ra.
4- Hondarribia. 17,58ra.
5- San Juan. 27,06ra.
6- Chapela. 30,66ra.
7- Astillero. 31,22ra.
8- Donostiarra 1:14,86ra.
Emakumezkoen sailkapena:
1. Rias Baixas. 10:35,64.
2. Getaria Tolosa. 9,48ra.
3. Zumaia. 14,32ra.
4. San Juan. 20,18ra.