BMC taldeak irabazi du Frantziako Tourraren bederatzigarren etapa, taldekako erlojupekoa. Segundo bakarreko aldea atera dio Skyri. Aldeari ongi eutsi dio Chris Froomeren taldeak, eta mailot horiari eutsiko dio beste egun batez.
Movistar sailkatu da hirugarren postuan gaurkoan. Lau segundo besterik ez ditu galdu Nairo Quintanaren taldeak. Alberto Contadorren Tinkoffek, aldiz, 28 segundo galdu ditu. Vincenzo Nibalik (Astana), berriz, 35 segundo galdu ditu.
Astelehena atseden eguna dute txirrindulariek, Pirinioetako etapei ekiteko asteartetik aurrera.