Boasson Hagen aise gailendu da esprintean Dauphineko hirugarren etapan

Egoi Martinez eguneko ihesaldian sartu da, baina helmugarako hamabost kilometro faltan jan du tropelak

jon eskudero
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Aurreikusitako gidoia erabat bete zen atzo Dauphineko hirugarren etapan. Lasterketa hasieran ihesaldia osatu zen, baina azken kilometroetan erritmoa bizitu zuen tropelak, eta esprintak erabaki zuen lehia. Bada, Edvald Boasson Hagen (Sky) izan zen indartsuena, azken txanpan Gerald Cioleki (Omega Pharma-Quick Step) aurrea hartuta. Eroriko bat ere gertatu zen azken metroetan, baina horrek ez zuen baldintzatu esprinta, eta norvegiarrak merezita altxatu zituen bi besoak helmugan. Philippe Gilbert (BMC) saiatu zen urrunetik gainontzekoak ezustean harrapatzen, baina ez zuen lortu. Esprinterren taldeek fin lan egin zuten, eta Boasson Hagenek jakin izan zuen ondoen babak eltzetik ateratzen. Sailkapen nagusian Bradley Wigginsek (Sky) jarraitzen du lider, Cadel Evans (BMC) segundo bakar batera duela.

Egoi Martinezen (Euskaltel-Euskadi) jarrera goraipatzekoa izan zen. Irteera lerrotik bertatik ia egin zuen aurrera Jose Luis Materekin (Cofidis) batera, eta ezustekoa emateko gertu izan zen. Sei minuturen aldea ere eduki zuten iheslariek tropelarekiko, baina hark ez zuen barkatu. Helmugatik hamabost kilometro faltan amaitu zen Martinezen ametsa. Lan bikaina egin zuen euskaldunak. Gaur, 53,5 kilometroko erlojupekoari aurre egin beharko diote txirrindulariek. Wiggins bera eta Tony Martin (Omegha Pharma-Quick Step) dira irabazteko hautagai nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.