Frantziako Tourra

Boasson Hagen izan da seigarren etapako irabazlea

Azken esprintean irabazi du, Goss izan da bigarren eta Hushovd hirugarren, azken honek jarraitzen du Tourreko lider. Eman Tourraren inguruko zure iritzia Berriketan.info sare sozialeko eztabaida gunean.

2011ko uztailaren 7a
21:38
Entzun

Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky) irabazi du Tourreko seigarren etapa, esprintean. Matthew Harley Goss (HTC)  izan da bigarren eta Thor Hushovd (Garmin) hirugarren, azken honek jarraitzen du Tourreko lider.

Seigarren etapak 226,5 kilometro zituen eta ihesaldi batekin hasi den arren, esprintean amaitu da gaurkoa ere. Hasierako ihesaldian egon diren txirrindulariak hauek izan dira: Lieuwe Westra (Vancasoleil), Johnny Hoogerland (Vancasoleil), Leonardo Duque (Cofidis), Anthony Roux (Francaise des Jeux) eta Adriano Malori (Lampre).

Biharko etapa Le Mans-en hasi eta Chateauroux-en amaituko da. 218 kilometrokoa izango da

Etapa     Irabazlea                                                    Liderra

1.-           Phillipe Gilbert (Omega Pharma)               Phillipe Gilbert (Omega Pharma)

2.-           Team Garmin-Cervelo                                Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

3.-           Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo)          Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

4.-           Cadel Evans (BMC)                                   Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

5.-           Mark Cavendish (HTC)                              Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

6.-           Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky)       Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.