Donostian dago Bob Beamon AEBetako atleta ohia, omenaldia egingo baitiote gaur arratsaldean hirian egiten ari diren FICA Atletismoko Nazioarteko Zinemaldian. Goizean, harrera egin diote Donostiako Udaletxean eta Gipuzkoako Aldundian.
Welcome to San Sebastian Bob Beamon! Atletismoaren mito bat Donostian da. Esta tarde recibirá un merecido homenaje en @FICAFestivalSS#Donostia#SanSebastianpic.twitter.com/4ZoaMzLS5G
— Eneko Goia (@EnekoGoia) 2018(e)ko azaroaren 8(a)
Beamonek jauzi historikoa egin zuen 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetan. Munduko marka lortu zuen luzerako jauzian: 8,90 metro. Metro erdi pasatxoan hobetu zuen aurreko marka, eta 23 urtez egon zen indarrean Beamonen errekorra. 1991n, Tokioko Munduko Txapelketan Mike Powell herrikideak hobetu zuen arte: 8,95 metro.
[youtube]https://youtu.be/DEt_Xgg8dzc[/youtube]