Saskibaloia

Bojan Popovic eta Lou Roe fitxatu ditu Bruesak, eta ia itxia dauka taldea

2008ko uztailaren 23a
13:56
Entzun
Bojan Popovic basea (1,90 zentrimetro, 25 urte) eta Lou Roe pibota (2,01, 36 urte) fitxatu ditu Bruesa GBCk, klubak jakinarazi duenez, eta ia itxita du taldea datorren denboraldirako. Hain zuzen, igoera lortuta, berriz ere Espainiako ACB Ligan ariko da Donostiako taldea -iaz jaitsi egin zen-.

Popovic Unicaja Malagan aritu da azkeneko denboraldian, ACBn. Roe, berriz, Polaris Murtzian, maila berean -Tau Baskonian jokatu izan du-. Urtebeterako sinatu dute.

Pablo Laso Bruesako entrenatzaileak une honetan bederatzi jokalari ditu dagoeneko; joan den denboralditik jarraitzen duten seiak -Ricardo Uriz basea, Isaac Lopez, Carlos Andrade eta Andy Panko hegalak, eta Bernard Hopkins eta David Doblas pibotak-, eta Sergio Sanchez base-eskolta -lehengo astean fitxatu zuen-. Taldea ixteko, pibot bat ekarri nahi du Lasok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.