Gora begira jarraitzen du Athleticek sailkapenean, Espainiako Ligako 11. jardunaldian hiru puntuak lortuta. Europa Ligan Partizan jipotu ostean, ikusteke zegoen taldea indarrak berreskuratuta iristen ote zen partidara, eta, lehia berdindua izan badute ere, gehiago izan da Athletic markagailuan.
Iñaki Williamsen gol bikain batek jarri ditu zuri-gorriak aurretik markagailuan. Baloia jaso, loratu, eta buelta erdian boleaz sareratu du baloia aurrelariak.
La obra de arte de Iñaki Williams. El gol de la jornada. No recomendado para menores de 18 años. Tremendo. pic.twitter.com/Dj7EjC6wGe
— Alberto (@Albertortega21) November 8, 2015
Bigarren zatian, ordea, berehala egin du Hernan Perezek berdinketaren gola. Min egin dio horrek Athletici, baina minutu gutxi geroago egin du Raul Garciak garaipenaren gola, Susaetaren erdiraketa bat baliatuta. Hamazazpi puntu ditu orain Athleticek.