Mendia

Boluntarioek ate berria jarri diote Aizkorriko aterpeari

Aizkorriko aterpearen atea ez zegoen baldintza onetan, eta berria jarri diote. Zegama-Aizkorri maratoiko helikopteroa aprobetxatu zuten material pisutsuenea igotzeko, eta gaur muntatu dute. Bideoa: Atea mundatzeko lanak (Goierriko Hitza). [youtube]https://youtu.be/hpGX0ErsfP4[/youtube]

Goierriko Hitza
2017ko uztailaren 18a
14:36
Entzun

Gaur goizean, 10:00ak aldera, jarri dute Aizkorriko aterpeko ate berria. Ermitan zuten gordea, eta larunbataz geroztik prest zuten atea sartu ahal izateko markoa. Bi orriko atea da, eta lehen saialdian behar bezala jarri ahal izan dute. 09:00ak geroztik, sei laguneko talde beteranoa aritu da lanean aterpean. Atea jartzeaz gain, pintaketa lanak ere egin dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.