Bonebeltxe eta Kurutxarri, aurrera Superprestigioan
TRINKETA. Herve Bonebeltxe eta Andde Kurutxarri Superprestigio torneoko final-laurdenetarako sailkatu ziren atzo, Donobane Garaziko Garaten. Bonebeltxek 40-18 irabazi zio Olivier Larretxeari, eta Kurutxarri 40-25 Xabier Lanbertek. Bi irabazleek elkarren aurka jokatuko dute heldu den astelehenean. Patrick Ozafrainek eta Paxkal Ezkurrak egun berean neurtuko dituzte indarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu