Txirrindularitza

Boonen irabazle Tourrean, esprintean

2007ko uztailaren 13a
18:15
Entzun
Tom Boonenek irabazi du gaur Frantziako Tourreko seigarren etapa (Semur en Auxois-Bourg en Bresse, 199,5 kilometro), esprintean. Itzuliko lehen garaipena du. Oscar Freire izan da bigarren, Erik Zabel hirugarren. Fabian Cancellarak lider segitzen du.

Bihar, Tourreko zazpigarren etapa: Bourg en Bresse-Le Grand Bornand (197,5 kilometro). Helmugatik 14,5 kilometrora, lehen mailako mendatea edukiko dute: Colombiere. Horretaz gain, hirugarren mailako bi mendate izango dituzte eta laugarren mailako bat.

Etzi hasiko dira Alpeetan. Azkeneko 64 kilometroetan lehen mailako hiru mendate igo beharko dituzte igandean: Rosellend, Hauteville eta Tignes (hau helmugatik bi kilometrora).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.