Tom Boonen (Omega Pharma) nagusitu da gaur Paris-Nizako bigarren etapan, esprintean. Denboraldiko bosgarren garaipena du. Jose Joaquin Rojas geratu da bigarren, John Degenkolb hirugarren. Mantes la Jolie eta Orleans artean jokatu dute saioa, 185 kilometrokoa.
Bradley Wiggins (Sky) da lider berria. Bigarren Levi Leipheimer dago, sei segundora.
Bihar, hirugarren etapa: Vierzon-Vassiviere (194 kilometro).
Igandean amaituko da Paris-Niza.