TXIRRINDULARITZA. PISTA
Bordelen jokatuko dira Munduko Txapelketak, apirilaren 13tik 16ra
Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak (UCI) atzo iragarri zuen 2005-2006 sasoiko pistako proba nagusien egutegia. Munduko Txapelketak Bordelen (Okzitania) jokatuko dira, apirilaren 13tik 16ra. Munduko Kopa, berriz, azaroaren 4an hasiko da, Moskun, eta martxoaren 5ean amaituko da, Sydneyn. Manchesterren eta Los Angelesen ere jokatuko dira probak: abenduan eta urtarrilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu