Behobia-Donostia

Bosgarrenez gaindituko du Behobia-Donostiak 30.000 parte hartzaileko muga

Lehen aldiz QR kode izango dute dortsalek, eta horri esker korrikalarien fitxa eta osasun datuak jasoko dituzte.

Iaz baino korrikalari gehiago izango dira aurtengo lasterketan. JUAN CALOS RUIZ, FOKU
ainara arratibel gascon
2018ko azaroaren 6a
08:44
Entzun

Datorren igandean egingo dute 54. Behobia-Donostia lasterketa, Eginez aldatu mundua lelopean. Horren baitan jasotzen da 50/50 egitasmoa, 2025erako parte hartzaileen erdia emakumeak izatea helburu duena. Xedea ez dago horren urrun. Aurten, esaterako, parte hartzaileen laurden bat —%24— dira emakumezkoak.

Korrikalarien artean bada izen ezaguni, besteak beste, Aroa Merino, Jaume Leiva, Ivan Fernandez eta Iraitz Arrospide. Iaz hirugarren tokian sartu zen Arrospide helmugara.

Iazkoarekin alderatuta, nabarmen jendetsuagoa izango da aurten lasterketa: 30.775 pertsonek eman dute izena, Hala, bosgarren urtez gaindituko dute 30.000 parte hartzaileko langa. Aurrez, larunbatean egingo dute Behobia txikia 2.500 lagunekin. Anoetako estadioan izango da hura.

Segurtasun arloan ere bada berrikuntzarik. Aurten lehen aldiz dortsalek QR kode bat izango dute, eta horri esker korrikalarien fitxa eta osasun datuak jasoko dituzte, osasun profesionalek esku hartu behar izanez gero lana errazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.