Bost ordu behar izan ditu Mikel Sanchez traumatologoak Joseba Belokiri ebakuntza egiteko. Gasteizko Esperanza erietxean egin diote gaur goizean ebakuntza Belokiri, eta gauzak "espero baino hobeto" atera direla esan du Sanchez medikuak. Once-Eroski taldeko txirrindulariak femurra eta aldaka lotzen zituen hezurra eta ukalondoko kubitu eta erradioa hautsi zituen asteleheneko erorikoan. Gasteizera ekarri zuten atzo hegazkinez Marsellatik, eta Sanchez medikuak ikusi eta gero, ebakuntza egin beharko zitzaiola adierazi zuen.
Ebakuntza amaitu eta gero Sanchezek eta Once-Eroski taldeko mediku Alberto Garaik adierazi dutenez, gauzak ondo joan dira, baina orain ikusi egin behrako da. Medikuak kezkatuta daude zaurietan sor daitezkeen infekzioengatik, baina hala ere, baikor daude. Momnetuz, zaintza berezien gela daukate Beloki, baina gelara noiz igoko zain dago. Bospasei egunean Beloki etxean izango dela uste dute medikuek, eta aste batzuetara makuluekin oinez ibiltzeko moduan, baina ez dituzte argibide gehiago ematera ausartu.
Belokiren ebakuntza
Bost ordu ebakuntza-gelan igaro ondoren, baikor atera dira medikuak egindako lanarekin
Gaur goizeko zortziretan sartu dute Once-Eroski taldeko Joseba Beloki ebakuntza-gelara, eta lau ordu eta gehiago anestesiatuta eduki ondoren, gustura gelditu da Mikel Sanchez traumatologoa egindako lanarekin. "Espero baino hobeto" atera da guztia. Momentuz zaintza berezien gelan daukate Lazkaoko txirrindularia, baina laster igoko dute gelara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu