atletismoa

Bost urteko zigorra Pistoriusi, bikotekidea hiltzeagatik

Fiskalak hamar urte eskatzen zituen. Defentsak, berriz, etxean egoteko beharra eta gizarte lanak.

Oscar Pistorius, epaiketan. HERMAN VERWEY/POOL
2014ko urriaren 21a
10:48
Entzun

Pretoriako Auzitegi Nagusiko Thokozile Masipa epaileak ebatzi du Oscar Pistorius Hegoafrikako atletak Reeva Steenkamp bikotekidea hil zuela, eta bost urteko zigorra ezarri dio. Pretoriako espetxean sartu dute.

Iazko otsailean, hilik topatu zuten Steenkamp, Pistoriusen etxean. Hasiera batean, Pistoriusek lapur batekin nahastuta tiro egin ziola zabaldu zen, baina lehen ikerketen ondoren Poliziak atletaren aurkako akusazioa egin eta atxilotu zuen, genero indarkeria egotzita. Sei hilabete baino gehiago iraun du epaiketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.