Saskibaloia

Boston Celtics, NBAko txapeldun

Finaleko seigarren partidan 131-92 irabazi dio Los Angeles Lakersi, bart. 4-2 bukatu dute. 1986an lortu zuen azkeneko titulua.

2008ko ekainaren 18a
12:16
Entzun
Boston Celtics da NBAko txapeldun berria, gaur finaleko seigarren partidan Los Angeles Lakersi 131-92 irabazi ondoren. 4-2 bukatu dute finala. NBAko bere hamazazpigarren titulua du Bostonek; azkena 1986an lortu zuen.

Kevin Garnett pibota (26 puntu eta 14 errebote), Ray Allen (26 puntu) eta Paul Pierce (17 puntu eta 10 asistentzia) hegalak, eta Rajon Rondo basea (21 puntu) izan dira Bostoneko jokalaririk onenak. Lakersekoak: Kobe Bryant hegala (22 puntu), eta Lamar Odom (14 puntu) eta Pau Gasol (11 puntu eta 8 errebote) pibotak.

24-20 bukatu dute lehen laurdena, eta bigarrengoan egin du ihes Bostonek; 58-35 joan dira atsedenera. Handik aurrera lasai aritu dira etxekoak (79-48, 104-70 eta 131-92).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.