Igande gauean bukatu zen NBAko lehen kanporaketa, eta, jada, erabat osatuta daude bi konferentzietako finalerdiak. Memphis eta Los Angeles Clippersen arteko final-laurdena geratzen zen argitzeko, eta Kaliforniako taldeak ezustekoa eman zuen, Grizzlies Memphisen bertan gainditu baitzuen zazpigarren partidan. 72-82. Chris Paul izan zen partidako jokalari onena, hemeretzi puntu saskiratuta. Clippersek San Antonio Spursen aurka jokatuko ditu finalerdiak, bihar hasita. Mendebaldean, Oklahomak eta Lakersek jokatuko dute beste finalerdia —bart goizaldean hasi da—.
Ekialdean, abian daude bi finalerdiak. Boston 1-0 aurreratu zaio Filadelfiari (92-91). Bart goizaldean jokatu da bigarren partida. Miamik ere justu samar menderatu du Indiana, 95-86. Jamesek eta Wadek 61 puntu saskiratu zituzten bien artean.
Boston eta Miami 1-0 aurreratu dira Filadelfia eta Indianaren aurka, final-laurdenetan
Mendebaldean bart goizaldean hasi da Oklahoma eta Lakersen artekoa, eta bihar Spurs eta Clippersen artekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu