Bostongo ordezkoak eta Kevin Love, arreta gune 'All Star'-ean

2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Zaleek emandako milioika bozetan ez zen ezusteko handirik gertatu. All Star-aren Ekialdeko talderako hauek hautatu dituzte: Derrick Rose, Dwyane Wade, LeBron James, Amar'e Stoudemire eta Dwight Howard; eta Mendebalderako: Chris Paul, Kobe Bryant, Carmelo Anthony, Kevin Durant eta Yao Ming. Ming lesionatuta dago, eta David Stern komisionatuak Minnesotako Kevin Love hautatu zuen haren ordez. Ordezkoen zerrendak polemika franko eragin du, Boston Celticseko lau jokalari hautatu baitituzte Ekialdean —Rajon Rondo, Ray Allen, Paul Pierce eta Kevin Garnett—, haien zenbakiak on-onak izan gabe. Mendebaldean, Blake Griffin rookie-aren hautaketa izan da berririk aipagarriena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.