Etapa hastearekin batera ihes eginda, ezustekoa emateko zorian egon dira Martijn Keizer (Jumbo) eta Tosh Van der Sande (Lotto), tropelarekiko bost minutuko aldea zeukatelako 30 kilometro falta zirela. Baina azken aldapa motz baina gogorrak eta esprinterren taldeen lanak ezerezean utzi dute bikoaren ahalegina. Keizerrek iraun du gehien, eta Tim Wellems (Lotto) saiatu da gero tropelean erasoa jota. Baina, espero bezala, esprinta izan da amaieran, eta potentzia erakustaldia emanda irabazi du etapa Nacer Bouhannik (Cofidis). Sailkapen nagusian ez da izan aldaketarik, eta Rohan Dennisek (BMC) jarraitzen du lider. Digne les Bainsen hasi eta Pra Loupen amaituko da biharko etapa, bosgarrena (161 km).
Txirrindularitza
Bouhanni, aurkaririk gabe
Cofidis taldeko frantziarrak irabazi du Dauphineko laugarren etapa, potentzia handiko esprintean. Rohan Dennisek (BMC) jarraitzen du lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu