Frantziako Tourra

Bradley McGee da Frantziako Tourreko lehen liderra

Bradley McGee austrialarrak irabazi du gaur Parisen abiatuko Frantziako Tourreko aitzin etapa. McGeek 7 minutu eta 26 segundu behar izan ditu 6,7 kilometroko lehen etapa osatzeko, eta bera da mendeurreneko Tourreko lehen liderra. Haimar Zubeldia usurbildarra hirugarren postuan sailkatu da, irabazlearengandik bi segundura.

2003ko uztailaren 5a
19:40
Entzun
David Millar Cofidis taldeko britainiarrak lortu du bigarren postua. Millarrek irabazlearen denbora bera behar izan du ibilbidea osatzeko, baina ehunenekoek erabaki dute nork jantzi elastiko horia. Haimar Zubeldia Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak erlojupeko bikaina borobildu du, eta denbora luzez lehen postuan egon eta gero, irabazleak baino 2 segundu gehiago behar izan ditu (7.28). Jan Ullrichek Zubeldiaren denbora bera lortu du, eta bosgarren postuan US Postal taldeko Victor Hugo Peñak eskuratu du (7.32).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.