Futbola

Brasilen jokatuko da 2014ko Mundu Txapelketa

1950ean ere antolatu zuen.

2007ko urriaren 30a
16:06
Entzun
FIFAk gaur jakinarazi duenez, 2014. urteko gizonezko helduen Mundu Txapelketa Brasilen jokatuko da. "Aho batez" hartu dute erabaki hori Nazioarteko Futbol Federazioko (FIFA) zuzendaritzaren kideek.

Erabakiaren aurretik euren proiektua aurkeztu dute brasildarrek. Haien artean izan dira Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo Gobernuaren presidentea, Ricardo Teixeira Futbol Konfederazioaren presidentea, Paulo Coelho idazlea, Romario futbolaria eta Carlos Dunga gizonezko helduen selekzioaren hautatzailea. Joseph Blatter FIFAren buruari "bikaina" iruditu zaio Brasilen aurkezpena.

Duela hogei urte jokatu zuten azkeneko Mundu Txapelketa Ameriketan: 1994an, Ameriketako Estatu Batuetan. Brasilek irabazi zuen, gainera. Orduan ez ezik, 1958, 1962, 1970 eta 2002an ere lortu zuen titulua; bera da gehien irabazi duena.

Zazpi aldiz jokatu da txapelketa Ameriketan. 1950ean Brasilen bertan -hango selekzioak 1-2 galdu zuen finala, Uruguairen kontra-; bigarren aldiz antolatuko du, beraz, zazpi urte barru.

2010ekoa Hegoafrikan izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.