Brontzea Aranbururentzat, baina finalean aritu gabe
IGERIKETA. Antton Haranburu bardoztarrak brontzezko domina irabazi zuen atzo Dubain (Arabiar Emirerri Batuak), igerileku laburreko Munduko Txapelketako 4x200 metro txandakakoan. Haranburuk ez zuen igeri egin finalean Frantziarekin, baina brontzezko domina ere harena bada, sailkapenean aritu baitzen. Bestalde, Ryan Lochte estatubatuarrak sasoi honetako banakako lehen munduko marka hobetu zuen 400 metro estiloetan (3.55,50).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu