Txirrindularitza

Brontzea eskuratu du Castroviejok

Dohan jokatu diren Munduko Txapelketako erlojupekoan hirugarren denbora onena egin du bizkaitarrak; haren aurretik sartu dira, hurrenez hurren, Vasil Kiryienka eta Tony Martin.

Castroviejo, artxiboko irudi batean. ALEJANDRO ERNESTO / EFE
2016ko urriaren 12a
17:07
Entzun

Espero zen podiumetik gertu izatea, baina hori ere hobetu egin du Jonathan Castroviejok eta hirugarren denbora onenarekin amaitu du Dohan jokatutako munduko txapelketako erlojupekoa. Movistar taldeko bizkaitarrak 45 minutu 53 segundo eta 90 ehunekoko denboran egin du 40 kilometroko ibilbidea. Urrea, berriz, Tony Martinentzat izan da eta zilarra Vasil Kiryienka.

Brontzeak, dena den, "urre zaporea" duela aitortu du Castroviejok. "Urte gogorra izan da. Lehen erdian eroriko larri bati egiin behar izan diot aurre, eta dominarik gabe itzuli nintzen etxera. Opari txiki bat da hau". Ordea, lasterketa gogorra izan dela ere onartu du Movistarreko txirrindulariak: "Lasterketaren bigarrarren zatia izan da okerrena. Haizea aurka nuen eta ez da erraza izan aurrera egitea".

Azken asteak gozoak izaten ari dira txirrindulari bizkaitarrarentzat. Izan ere, Europako Txapelketan lehen postan amaitu zuen erlojupekoa,  bigarren egin zuen Victor Campenaerts flandriarrari 30 segundoko tartea atereaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.